Gizartea -

BILBOKO ASTE NAGUSIA

Bilbok kalez jantzitako agenteen presentzia areagotuko du eta bideozaintza indartu, Aste Nagusian

Bilboko Udalak Aste Nagusiari begirako segurtasun operatibo berezia diseinatu du, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzarekin elkarlanean, segurtasuna, zaintza eta eraso sexisten prebentzioa indartzeko.

Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea, Aste Nagusiko segurtasun operatiboaren bileran.
Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea, Aste Nagusiko segurtasun operatiboaren bileran.
Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea, Aste Nagusiko segurtasun operatiboaren bileran.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo aurtengo Aste Nagusia bizitzeko prestatzen ari da, abuztuaren 17tik aurrera. Hori dela eta, Udalak segurtasun-operatibo garrantzitsua antolatu du, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzarekin elkarlanean, funtsezko bi gaitan azpimarra jarrita: segurtasuna bermatzea eta prebentzioan eragitea.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteak hiri osoan zehar ibiliko dira, eguneko 24 orduetan, kaleko jantzita zein uniformearekin, eta arreta berezia jarriko dute jende gehien pilatzen den tokietan. Nabarmentzekoa da edizio honetan ebasketaren biktima diren herritarrek salaketa jarri ahal izango dutela delitua gertatu den leku berean, agenteek salaketa-akta gainean eramango baitute.

Gainera, garrantzi berezia emango diote eraso sexisten prebentzioari eta haien aurka jarduteari. Horiek horrela, handitu egingo da kaleko jantzita doazen agenteen kopurua, jai-gunearen barruan eta kanpoan erasoak prebenitzeko eta horiei berehala erantzuteko.

Nobedade gisa, Udalak Erastop aplikazioa deskargatzeko deia egin die herritarrei. App horren bidez, berehalako seinale bat bidal dakioke Udaltzaingoari, sexu-eraso baten aurrean.

Aurten, Udalak Galdutako Objektuen eta Aurkikuntzen Aparteko Zerbitzua jarriko du martxan berriro, Udalaren instalazioetan, eta eguneko 24 orduetan egongo da zabalik. Horrela, jaietan galdutako objektuen itzulketa arindu nahi da (diru-zorroak, giltzak eta/edo mugikorrak, batez ere).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak gaur