Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita

Eraso matxista igande honetan jazo da, 08:30 aldera, biktimak Udaltzaingora deitu duenez esanez bere bikotekide ohiak eraso fisikoak eta psikologikoak egin dizkiola. Genero indarkeriarekin lotutako sexu-eraso delitu bat leporatu diote atxilotuari.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu du, bere bikotekide ohia fisikoki eta psikologikoki eraso egin ostean, Udaltzaingoko iturriek jakitera eman dutenez.

Gertaera igande honetan jazo zen, 08:30ak aldera, biktimak Udaltzaingora deitu zuenean esanez bere bikotekide ohiak eraso fisikoak eta psikologikoak egin zizkiola.

Hainbat agente emakumearen etxebizitzara bertaratu zirenean, gizona atxilotu zuten, genero indarkeriarekin lotutako sexu-eraso delitu bat egotzita.

Bestalde, larunbat honetan 40 urteko beste gizonezko bat atxilotu dute, genero indarkeria delitua ere leporatuta, bere bikotekidea bultzatu eta lurrera bota ostean, emakumeari hainbat zauri eraginda.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak