Gizartea -

SUTEA

AP-1 autobidea, irekita Eibarko noranzkoan bakarrik, Bergaran matxuratutako kamioi batek su hartu ondoren

Kamioiak 14:00 aldera matxura izan du, eta horren ondorioz su hartu du. 15:30ra aldera suhiltzaileek sua itzali dute. Autobideak itxita jarraitzen du Bergarako noranzkoan.

Suhiltzaileak kamioiaren sua itzaltzen. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Suhiltzaileak kamioiaren sua itzaltzen.
Suhiltzaileak kamioiaren sua itzaltzen. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 autobidea berriro ireki dute, Eibarrerako noranzkoan, Bergara parean kamioi batek su hartu ostean zirkulazioa bi noranzkoetan etenda egon ostean. Kontrako noranzkoan itxita jarraitzen du autobideak. Gertaera 14:00ak aldera izan da, Bergara parean, 131. kilometroan. Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, barruan pentsua zeraman ibilgailuak su hartu du tunelean. 15:30ak aldera suhiltzaileek sua itzali dute.

Segurtasun Sailetik adierazi dute ke asko sartu dela gertu Lesarri tunelean. Ez da zauriturik egon, ezta kalte pertsonalik ere.

Ondorioz, auto ilarak sahiesteko AP-8tik AP-1erako lotunea erabat itxi dute eta GI-627 errepidea hartzea gomendatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Bergara Gaurko azken ordukoa AP-1eko berriak