Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

23 urteko gizon bat espetxeratu dute, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia erasotzeagatik Bermeon

Igandean izan zen erasoa, Lekeitiko etxebizitza batean. Deklarazioa hartu ostean, epaileak espetxera bidali du gaztea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizonezko bat espetxera sartu dute, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiari erasotzeagatik Bermeon. Genero indarkeria delitua leporatu diote ustezko erasotzaileari.

Joan den igandean izan zen erasoa Bermeoko etxebizitza batean, eta egun horretan bertan atxilotu zuen gizonezkoa Ertzaintzak.

Atzo eraman zuten epailearen aurrera, Gernikako Epaitegian, eta hark eman zuen espetxeratzeko agindua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak