Gizartea -

Istripua

Emakumezko motor gidari bat hil da Villabonan

N-1 errepidean izan da ezbeharra 15:15ean, Gasteizko noranzkoan. Lekura hurbildu diren medikuak motor gidaria suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko motor gidari bat hil da igande honetan N-1 errepidean, Villabona parean, Gasteizko noranzkoan izandako istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Antza, motorretik erori da.

Ezbeharra 15:15ean jazo da, eta lekura hurbildu diren medikuak motor gidaria suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.

Horren ondorioz, errepidea itxi dute Gasteizko noranzkoan, eta sei kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. A-15 errepidetik desbideratu dute trafikoa.

17:20 aldera errepidea ireki dute berriro, eta inguruan sortutako auto-ilarak gutxituz joan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak N-1 Errepideko istripuen biktimak