Gizartea -

Trafikoa

N-1 errepidea ireki dute Etzegarate parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondoren

Bizkaian ere arazoak izan dira N-637 errepidean, Barakaldo parean, Getxorako norantzan gertatu den istripu baten ondorioz.

Etzegarate portuko istripua. Argazkia: Segurtasun saila.
Etzegarate portuko istripua. Argazkia: Segurtasun saila.
Etzegarate portuko istripua. Argazkia: Segurtasun saila.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea ireki berri dute Etzegarateko portuan, bi kamioik izan duten istripuaren ondorioz itxita egon ondoren.

Istripua Iruñerako eta Gasteizerako noranzkoan izan da. Hala ere, denbora tarte batean, bi noranzkoetan itxi behar izan dute, helikoptero bat bertaratu delako larrialdi zerbitzuei laguntzera. Izan ere, bi pertsona zauritu dira istripuan. Horietako bat helikopteroz eraman dute eta bestea anbulantzian.

Zaurituak eraman eta kamioiak baztertu ondoren, errepidea zabaldu dute berriz ere eta auto pilaketan arintzen ari dira.

Bizkaian ere arazoak izan dira, N-637 errepidean, Barakaldo parean izan den istripu batek eraginda. Getxorako norantzan gertatu da istripua bi autoren artean. Kilometro bat baino gehiagoko auto pilaketak sortu dira eta A-8 errepidera ere iritsi da.

Istripua izan duten ibilgailuak kendu dituzte jada eta normaltasuna itzuli da inguru horretara.

N-637 errepideko auto pilaketak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak