Gizartea -
Istripu larria Gipuzkoan
Hildako bat eta bost zauritu Zestoan izandako trafiko-istripu batean
Istripua auto baten eta autokarabana baten artean gertatu da, GI-631 errepidean, Zestoa (Gipuzkoa) parean. Autoan zihoan 95 urteko emakume bat, tokian bertan hil egin da, eta beste hiru pertsona Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
EITB MEDIA
Emakume bat hil eta beste bost pertsona zauritu dira auto bat eta autokarabana baten arteko istripu batean, GI-631 errepidean Zestoa-Zumarragan, 16:50 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hiru anbulantzia (horietako bi medikalizatuak), Osakidetzako helikoptero bat, Ertzaintzako eta Gipuzkoako suhiltzaileak eta errepideetako mantentze-lanetako langileak bertaratu dira.
Azkenik, zaurituetako bat, autoan zihoan 95 urteko emakume bat, tokian bertan hil egin da, eta beste hiru pertsona Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintzak dagoeneko martxan jarri du istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa.