Gizartea -

Trafikoa

Bi istripuk auto-ilarak eragin dituzte BI-637 errepidean, Leioan eta Barakaldon

Istripuetako bat Leioako errepidean izan da, Getxorako noranzkoan, eta trafikoa geldirik dago Barakaldoraino.

Auto-pilaketak B-637 errepidean. Irudia: Trafiko Zuzendaritza
Auto-pilaketak B-637 errepidean.
Auto-pilaketak B-637 errepidean. Irudia: Trafiko Zuzendaritza

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi istripuk auto-ilara luzeak eragin dituzte BI-637 errepidean, bi noranzkoetan, Bizkaian.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi ibilgailuren arteko istripu batek 5 kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Talka Leioako tunelen sarreran gertatu da, Getxorako noranzkoan, eta trafikoa geldirik dago Barakaldoraino.

Barakaldon, bestalde, errei bat itxita dago Kantabriarako noranzkoan, 2 kilometroko auto-ilarak eragin dituen istripu baten ondorioz.

Errepide horretan arratsaldez izaten diren auto-ilarei hondartzara joaten direnek eragindako trafikoa gehitu behar zaie, eguraldi onarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Leioa berriak Gaurko azken ordukoa