Gizartea -

Trafikoa

Ordu eta erdi egon da itxita GI-627 errepidea Bergaran, hiru pertsona zauritu diren istripu baten ondorioz

Bi emakume eta gizon bat ospitalera eraman dituzte. Istripua 14:20an gertatu da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira GI-627 errepidean, Bergara parean, bi autoren artean jazo den istripu batean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 14:20an gertatu da ezbeharra. Errepide horretan, bi autok elkar jo dute, eta hiru bidaiariak (bi emakume eta gizon bat) anbulantzian eraman dituzte ospitalera.

Istripuaren ondorioz, GI-627 errepidea ia ordu eta erdi egon da itxita, bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Debagoieneko azken ordukoa