Gizartea -

Saria

Platinum Customer Experience saria jaso du ORAIN Berriak EITBren albiste zerbitzuak

Iñaki Regidor Sistema zuzendariak eta Oihane Mateos Digitaleko Albistegi buruak jaso dute Administrazio Publikoko IT proiekturik onenaren golardoa Madrilen.

Sari banaketa ekitaldia. @CCenterHub
Sari banaketa ekitaldia. @CCenterHub
ORAIN Berriak EITBren albiste zerbitzua saritu dute Madrilen

1:49

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Contact Center Hub erakundeak banatzen dituen Platinum Customer Experience Awards sarietako bat lortu du EITBk. Sektore teknologikoak aurrera egin dezan laguntzen duten ekimenak nabarmentzen dituzte sariotan, eta bezeroa jomugan izanik, zerbitzua hobetzeko ahalegina egiten duten enpresak. 

Orain Berriak EITBren albiste zerbitzuari Administrazio Publikoko IT (Informazio Teknologia) proiekturik onenaren saria eman diote ostegun arratsaldean. Hala, ikus-entzunezko edukien kontsumo digitalera egokitzeko EITB egiten ari den ahalegina aitortu dute. Izan ere, albisteen kontsumo mota aldatzen ari den honetan, berehalakoa, egiazkoa eta selektiboa den WhatsApp bidezko informazio-sistemaren aldeko apustua egin du EITBk.

Madrilen egin den sari-banaketa ekitaldian izan dira, Administrazio Publikoko IT proiekturik onenaren golardo hori jasotzen, Iñaki Regidor EITBko Sistema zuzendaria eta Oihane Mateos Digitaleko Albistegi burua. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EITB Taldea