Gizartea -
Kordobako umeak
Polizia Zientifikoaren jardunbidea aldatzea eskatu du Etxeberriak
Euskal auzitegi-medikuak Txile jarri du adibide: bertan, teknikari guztiak bildu eta zalantzak elkarrekin argitu behar dituzte.
Erredakzioa
Paco Etxeberria euskal auzitegi-medikuak Polizia Zientifikoaren protokoloak aldatzearen alde egin du, Kordobako umeen auzian gertatutako akatsak berriz ere gerta ez daitezen.
Etxeberriak hankaz gora jarri du Ruth eta Jose haurren auzia. Izan ere, Las Quemadillas etxaldean (Kordoba) atzemandako hezurrak gizakienak direla egiaztatu zuen lehena izan da. Aldez aurretik, Polizia Zientifikoak animalienak direla ondorioztatu zuen.
Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak, baina, Poliziako zientzialarien lana defendatu nahi izan du: "Kordobako umeena auzi bakana izan da. Ezagutu egiten dut Polizia Zientifikoa, eta gaitasun handikoak dira. Genetistak lehen mailakoak dira, eta nazioartekoen ligan jokatzen dute".
Dena dela, protokoloak aldatu egin behar direla iritzi dio, eta Txile jarri du adibide. Herrialde horretan, "txosten integralak" egiten dituzte, hau da, teknikari guztiak bildu, eta "zalantzak elkarrekin argitzea" eskatzen zaie.
Kordobako umeen kasuan, bost txosten egin dituzte Las Quemadillasen topatutako hezurren harira. Lehenengoak ez gainerakoek ondorio bera izan dute: gizakienak dira.
Bestalde, Etxeberriak "oso zail"tzat jo du DNA laginak lortu ahal izatea: "100 ºCrekin, arazoak daude lortzeko; 300 ºCrekin, ia ezinezkoa da; eta kasu honetan, 600 ºCtik gorako tenperatura eragin zuten sugarrek". Hala ere, lortzen saiatzeko deia egin du, "ate bat ez ixteko".
Paco Etxeberria euskal auzitegi-medikuak Polizia Zientifikoaren protokoloak aldatzearen alde egin du, Kordobako umeen auzian gertatutako akatsak berriz ere gerta ez daitezen.Etxeberriak hankaz gora jarri du Ruth eta Jose haurren auzia. Izan ere, Las Quemadillas etxaldean (Kordoba) atzemandako hezurrak gizakienak direla egiaztatu zuen lehena izan da. Aldez aurretik, Polizia Zientifikoak animalienak direla ondorioztatu zuen.Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak, baina, Poliziako zientzialarien lana defendatu nahi izan du: "Kordobako umeena auzi bakana izan da. Ezagutu egiten dut Polizia Zientifikoa, eta gaitasun handikoak dira. Genetistak lehen mailakoak dira, eta nazioartekoen ligan jokatzen dute".Dena dela, protokoloak aldatu egin behar direla iritzi dio, eta Txile jarri du adibide. Herrialde horretan, "txosten integralak" egiten dituzte, hau da, teknikari guztiak bildu, eta "zalantzak elkarrekin argitzea" eskatzen zaie.Kordobako umeen kasuan, bost txosten egin dituzte Las Quemadillasen topatutako hezurren harira. Lehenengoak ez gainerakoek ondorio bera izan dute: gizakienak dira.Bestalde, Etxeberriak "oso zail"tzat jo du DNA laginak lortu ahal izatea: "100 ºCrekin, arazoak daude lortzeko; 300 ºCrekin, ia ezinezkoa da; eta kasu honetan, 600 ºCtik gorako tenperatura eragin zuten sugarrek". Hala ere, lortzen saiatzeko deia egin du, "ate bat ez ixteko".