Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna N-1 errepidean, Andoainen hainbat ibilgailuk istripua izan eta auto ilarak sortu ondoren

Hiru ibilgailuk talka egin eta 5 kilometrorainoko pilaketak sortu dira Irungo noranzkoan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur, astelehenarekin, N-1 errepidean, Andoain (Gipuzkoa) parean, eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Iturrion arabera, hiru ibilgailuk talka egin dute 07:40an, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Ez da inor zauritu, baina ibilgailuak traba egiten gelditu dira ezkerreko erreian. Hala, bost kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Irungo noranzkoan.

Istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 09:00ak aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Andoain Albisteak N-1