Gizartea -
OSASUN SAILA
Onkologikoa Osakidetzan integratzeko hitzarmena sinatu du Osasun Sailak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak gaur goizean sinatu dute Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak gaur goizean sinatu dute Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena.
Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez, Onkologikoa osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko prozesua hitzarmen honen bidez egituratuko da. Prozesu hori gauzatuko da EAEko 2024. urteko Aurrekontuen Legean aurreikusitako xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuta emango den Dekretuaren arabera.
Dokumentua sinatzeko ekitaldian, Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Nerea Urien Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusia, Rafael Amasorrain Onkologikoa Fundazioaren Patronatuko presidentea eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendaria izan dira.
Hitzarmen hau sinatuta, amaiera eman diote 1988an hasi zen prozesuari.