Gizartea -

Osasuna

Irailean hasiko ditu Osakidetzak Basurtuko ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berrirako lanak

Bi bloke izango ditu eraikinak, eta gaur egun aparkalekua den tokia eta garai batean Medikuntza Fakultatea zen gunea hartuko ditu.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak lehiaketara atera ditu Basurtuko ospitaleko (Bilbo) kanpo-kontsulten eraikin berrirako lanak. Guztira, 106 milioi euro bideratuko dituzte lan horietara, eta aurreikuspenen arabera, irailean hasi eta 2027an amaituko dituzte lanak.

Eraikin berria bi bloketan egongo da banatuta. 250 kontsulta, tratamendu edo proba gelak, erradiologia anbulatoriorako gune bat eta botika zerbitzua izango ditu, Euskal Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez.

Behin proiektua esleituta, irailean hasiko dituzte lanak, eta 36 hilabeteko epea izango dute horiek burutzeko.

Bloke bakoitzak lau solairu izango ditu, eta bi pisuko sotoa eta behe-solairu bat izango dituzte komunean (39.000 metro karratu).

Eraikinak gaur egun aparkalekua den tokia eta garai batean Medikuntza Fakultatea zen gunea hartuko ditu.

Aurreikuspenen arabera, 443 ibilgailurentako aparkalekuak egongo dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea