Gizartea -

Gipuzkoa

Errenteriako sutean etxetik irtenarazitako bizilagunak etxera itzuli ahalko dira, lehen solairukoak izan ezik

Sutea Santa Maria kaleko 13. zenbakian piztu da, eta sua itzaltzeko lanetan ari diren hainbat suhiltzaile bertaratu dira.

Hainbat bizilagun atera dituzte euren etxeetatik Errenterian, sute baten ondorioz

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguerdian Errenteriako (Gipuzkoa) Andra Mari kaleko 13. zenbakian piztu den sutearen ondorioz etxetik atera diren bizilagunak etxera itzuli ahal izango dira, lehen solairukoak izan ezik, hori izan baitira suak gehien kaltetu duena.

Errenteriako Udalak azaldu duenez, suhiltzaileek sutea berehala itzali ahal izan dute eta ez da zauriturik izan, baina eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte.

Hala, sutea itzali eta eraikina hoztu ondoren, Udaleko arkitektoak eraikina nola geratu den aztertu du. Ikuskapenean ondorioztatu duenez, suak ez du egitura kaltetu.

Hori dela eta, lehenengo solairuko bizilagunak izan ezik (suak gehien kaltetu duena), gainerakoak beren etxeetara itzuli ahal izango dira. Era berean, Udalak herritarren eskura jarri ditu udal zerbitzuak, haien beharrei erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak