Gizartea -

23. Korrika

Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan

11 egunean Euskal Herri osoan barrena 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta, 12:30 aldera iritsi da helmugara, Baionako Askatasuna plazara, eta Garazi Arrulak lekuko barruan eskuz esku joan den mezua irakurri du emozioz betetako azken ekitaldian.

Garazi Arrula helmugara iritsi denean. AEK
Garazi Arrula helmugara iritsi denean. AEK
Garazi Arrula idazle tafallarrak sortu du 23. Korrikaren mezua

4:29

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 14an Irundik abiatu zen 23. Korrika helmugara iritsi da gaur, Baionako Askatasunaren plazara. 11 egunean 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta, eta, aurtengo abestiak dioen gisan, "mingainaz mingaina", "mintzairaz mintzaira" eta "eskuz esku", euskararen lekukoa batetik bestera etenik gabe eramateko mandatua zuten euskal herritarrek, eta baita hitza bete ere, "hats eta izerdi", eta beti irribarrez, ez baitute hutsik egin euskararen lagunek.

11:50 inguruan sartu da Korrika Baionan, eta herriko etxeak hartu du lehenik lekukoa, Jean-Rene Etchegaray auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak. Santizpirita zubitik sartu da karabana koloretsua Baionara. Handik, metroz metro, eskuz esku egin ditu azken kilometroak Korrikak, Askatasuna plazara iritsi arte.

Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan
Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan
Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan

1:32

Eragile, erakunde eta gizarte zibileko hainbat lagunek lekukoa elkarri pasata, Gure Esku, Etxerat, Sare eta Bakebidean, Errigora, alderdi politikoak, euskal gehiengo sindikala, UEMA eta Udalbiltza, Hekimen, Hezkuntza eragileak, Azterketak Euskaraz (aurtengo Korrikaren omenduak), Kontseilua eta Euskal Konfederazioa eta AEK izan dira azken kilometroetan lekukoa eramateko arduradunak.

Eta azkenik, 2.792. kilometroan argitu da misterioa: Garazi Arrula Ruiz da aurtengo mezuaren egilea. Bera izan da, AEK-ko kideekin batera, Korrikaren azken metroak egin dituena lekukoa eskuan zuela, eta emozioz gainezka zen herri oso baten txalo artean igo da oholtzara.  

"Arrainak ura eta euskarak ekosistema osoa. Hizkuntzaren dimentsio guziak izan ditzan hiztunak, gizartearen arlo oro busti beharko du hizkuntza-politikak", aldarrikatu du Arrulak bere mezuan. "Ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara. Ez agur bat, ez txapa bat paparrean, ez lur zatitu bat". 

Lekukoaren barruko mezua irakurrita eta, horrekin, aurtengo Korrika amaituta, besarkada, malko eta jauzi artean ospatu dute unea Korrikako lantaldeak eta 11 egunez hedabideetan lanean aritu diren kazetariek. Bideo honetan jaso dugu ondo merezitako ospakizun hori. Bejondeiela! 

Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga
Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga
Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga

1:33

23. Korrikak Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu du aurten, eta baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz hiru hamarkada baino gehiago borrokan daramatzaten ikasleen lana aitortu du. Kolektiboa omentzeko egindako ekitaldian azaldu zutenez, "ikasle horiei, beren bizitzako une erabakigarri batean, baxoa eta brebeta egiteko orduan, azterketek sortutako berezko ezinegonari beste zama bat inposatzen diete: ikasketetan erabili ez duten hizkuntzan aritzea, frantsesez alegia. Hala ere, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute eta egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik, beren notetan kalteak onarturik". 

Korrikaren ibilbide osoan zehar ehunka izan dira "Azterketak Euskaraz" leloa erakutsi duten kartel, elastiko edo bestelako euskarriak eraman dituztenak, kolektiboari babesa erakutsi eta aitortza egiteko: 

Azterketak euskaraz pankartak, Korrikan. AEK.

Ohi bezala, une hunkigarriz betetako Korrika izan da aurtengo hau ere. Euskal Herriko hiri, herri, landa eta txokoak harrotasun sanoz bete ditu beste behin, aldarriak eta ospakizunak bat eginda. Ondorengo bideoan jaso ditugu horietako batzuk:

2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde
2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde
2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde

2:47

EITBn gertutik jarraitu dugu aurtengo ekitaldia ere, eta hemen bildu ditugu 23. Korrikak utzi dituen albiste nabarmenenak eta irudi ederrenak

Egunotako argazkiekin osatzen joan garen galeria, segidan: 

Festa egun handia izan da gaur, goizetik hasita, eta lau gune nagusitan musikaz eta ikuskizunez gozatzeko eta egarria eta gosea asetzeko aukera izan da egun osoan zehar. Jendez mukuru izan dira Baionako kaleak, eguraldi apartaz lagunduta. 

Baiona, Korrikaren iritsiteran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Korrika Iparraldea argazkiak Baionako bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EITB