Gizartea -

Trafikoa

Errei guztiak zabalik eta trafiko arina Leioako errepidean, goizean istripua izan ondoren

Errei bat itxita egon da, Bilborako noranzkoan, baina 10:20rako zirkulazioa bere onera etorri da.

Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Leioako errepidean
Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Leioako errepidean
Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Leioako errepidean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk istripua izan dute goizeko lehen orduan Leioako errepidean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

08:20an gertatu da ezbeharra, eta errei bat itxita egon da, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira, Artatzako errepideko biribilguneraino. 10:20rako, baina, zirkulazioa bere onera etorri da.

Ez dute argitu inor zauritu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Getxo Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak