Gizartea -

Trafikoa

Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean goizeko lehen orduko auto ilaren ondotik

Sondikan hiru ibilgailuren artean gertatu den ezbeharrak ilara luzeak eragin ditu N-637 errepidean.

Istripua Sondikan. Argazkia: Segurtasun Saila
Istripua Sondikan
Istripua Sondikan. Argazkia: Segurtasun Saila

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Donostiarako noranzkoan, goizeko lehen orduan. Sondikan jazo da, hain zuzen ere, ezbeharra, Larrondo parean, 07:30ean.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ez dago argi istripuan norbait zauritu den ala ez.

Errei bat itxita egon da, eta 4 kilometroko ilarak sortu dira. Ordu honetan (08:20) trafikoa bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sondika Txorierriko igarobidea