Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat hil da AP-8 autobidean, Mendaro parean, kamioi batek harrapatuta

Ertzaintzak baieztatu duenez, goizeko 07:00ak inguruan izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Ikerketa zabaldu dute, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Irudia: Ertzaintza Trafikoa
 Irudia: Ertzaintza Trafikoa
Irudia: Ertzaintza Trafikoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizean AP-8 autobidean kamioi batek harrapatuta, Mendaro (Gipuzkoa) parean, Bilboko noranzkoan. Oraingoz, ez da jakitera eman nola gertatu den harrapaketa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 07:00 inguruan izan da ezbeharra, eta ondorioz, errei bat itxi behar izan dute. Ondorioz, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, baina, behin bidea libratuta, pixkanaka desegiten joan dira ilarak. 

Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gipuzkoa Elgoibar albisteak Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak A8 autobidea gaur Errepideko istripuen biktimak