Gizartea -

Euskotren

Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua 10 egunez etenda egongo da luizi baten ondorioz

Epe horretan, beharrezkoa izango da autobusera aldatzea, Mendaroko geltokitik (Bilborako noranzkoan) Elgoibarreraino, eta Elgoibarko geltokitik (Donostiarako noranzkoan) Mendaroko geltokiraino.

Luizia trenbidean, Elgoibar eta Mendaro (Gipuzkoa) artean. Irudia: TOKIKOM / Barren
Luizia trenbidean, Elgoibar eta Mendaro (Gipuzkoa) artean.
Luizia trenbidean, Elgoibar eta Mendaro (Gipuzkoa) artean. Irudia: TOKIKOM / Barren

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elgoibar eta Mendaro arteko trenbidean luizi bat izan denez, Euskal Trenbide Sareak (ETS) eten egin beharko izan du Gipuzkoako bi herri horien arteko tren-zerbitzua datozen hamar egunetan, konpontzeko lanak amaitu arte.

ETSk jakitera eman duenez, astearte arratsaldean atzeman zuten luizia, klimatologiak eraginda. Luiziak trenbidea hartu du, eta Euskotreneko zerbitzuaren zirkulazioa galarazi du bide bakarreko tarte horretan.

Epe horretan, asteazken honetatik aurrera, beharrezkoa da autobusera aldatzea, Mendaroko geltokitik (Bilborako noranzkoan) Elgoibarreraino, eta Elgoibarko geltokitik (Donostiarako noranzkoan) Mendaroko geltokiraino.

Hala ere, Elgoibartik (Bilborako noranzkoan) abiatzen diren trenak ohiko ordutegia betetzen ari dira, ez, ordea, Mendarotik (Zumaiarako noranzkoan) abiatzen direnak, 20 minutuko atzerapena baitute. Larunbat gaueko zerbitzua bertan behera geratuko da Toletxegain eta Deba artean.

Autobusez bidaiatzeko, dibertsitate funtzionala duten pertsonek, garraio-premia bereziak badituzte, aldez aurretik deitu beharko dute 943 50 43 50 telefono-zenbakira, bidaia prestatzeko.

Erabiltzaileek kontuan izan beharko dute azken helmugara iristeko ordutegian 30 minutuko atzerapena egon daitekeela, eskura dituzten baliabideen arabera. Animaliei dagokienez, txakurrek muturrekoak jantzi beharko dituzte.

Irudia: TOKIKOM / Barren aldizkaria

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Elgoibar Denboraleak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Garraio publikoa Lur-jausiei buruzko albisteak