Gizartea -

Eguraldia

Gustu guztietarako eguraldia asteburuan

Ostiraleko lehen orduko eurien ostean, atertzera egingo du, eta ostarteak izango dira nagusi arratsaldean nahiz larunbatean. Eguraldi egonkorrak igande arratsaldera arte iraungo du; orduan, fronte hodeitsu bat sartuko da eta euria ekarriko du berriro lurralde osora.

Giro heze eta grisa, gaur goizean Alegian. Argazkia: Jabier Landa.
Giro heze eta grisa, gaur goizean Alegian. Argazkia: Jabier Landa.
Giro heze eta grisa, gaur goizean Alegian. Argazkia: Jabier Landa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostirala umel hasi da, eta tarteka euria egingo du, batez ere egunaren lehen partean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, mendebalde ipar-mendebaldeko haizea ahulduz joango da, eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, batez ere isurialde atlantikoan, eta termometroak ez dira 15 º C-tik pasatuko.

Larunbatean, argitzera egingo du eguraldiak. Goizean goiz, behe-lainoa eta hodei multzoak ikusiko ditugu, eta baliteke goizaldean euri pittin bat egitea ipar-ekialdean, baina salbuespena izango da; izan ere, hodeiak desegiten joango dira, eta, orduak igaro ahala, goi-hodei batzuk baino ez dira geratuko zeruan. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta ekialdekoa nagusituko da arratsaldean kostaldean. Tenperatura maximoak ostiralean baino 2-4 º C altuagoak izango dira eta minimoek behera egingo dute. Barnealdean, hotz egingo du, eta ez da baztertzen Arabako eta Nafarroako txoko batzuetan goizaldean izotz txikia egitea.

Igandean, euria itzuliko da. Eguna giro argiarekin hasiko dugu, goi-hodei batzuekin, eta behe-lainoarekin txoko batzuetan. Arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta, haize horrek bultzatuta, euritara joko du, kostaldetik hasi eta barrurantz. Tenperaturan ez da aldaketarik espero, eta larunbatekoen antzekoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak