Gizartea -
Trafikoa
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da Artatzan, istripu batek auto-ilarak eragin ondoren
Errepidea erabat itxita egon da farola bat bertara erori delako. Ondoren, errei bat zabaldu dute. Kale-argia eta ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak errepidetik kendu ondoren, pixkanaka-pixkanaka zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
EITB Media
Auto-ilarak sortu dira Leioan (Bizkaia), BI-637 errepidean, Sopelarako noranzkoan hiru ibilgailuk izan duten istripu baten ondorioz.
Ez da inor zauritu, baina kale-argi bat errepidera erori da, eta, ondorioz, zirkulazioa erabat geldirik egon da denbora batez.
Handik gutxira, Ertzaintzak errei bat ireki du. Kale-argia eta ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak errepidetik kendu ondoren, pixkanaka-pixkanaka zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea