Gizartea -

TRAFIKOA

Gizon bat hil da Usurbilen, N-634 errepidean auto batek harrapatuta

Ezbeharra bart, 23:00ak aldera jazo da errepide horretan 3. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Usurbilen harrapaketa gertatu den tokia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Usurbilen harrapaketa gertatu den tokia
Usurbilen harrapaketa gertatu den tokia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko gizon bat hil da ibilgailu batek harrapatuta N-634 errepidean, Usurbilen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra bart, 23:00ak aldera jazo da errepide horretan. Aipaturiko iturriaren arabera, herritar batek larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien pertsona bat zegoela errepidean etzanda, eta gero bi ibilgailuk harrapatu zutela.

Osasun langileak, ertzainak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira joan zirenerako, ordea, hilda zegoen.

Datozen orduetan autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Trafiko istripuen biktimak