Gizartea -

Trafikoa

Arrontegiko zubian izan den istripu batek 5 kilometroko auto ilarak eragin ditu Txorierriko igarobidean

Gainera, Artatzan (Leioako errepidean) ia 2 kilometroko auto ilarak daude. Istripuan bi pertsona zauritu dira.

Istripua Arrontegin. Argazkia: Trafiko
Istripua Arrontegin
Istripua Arrontegin. Argazkia: Trafiko

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12:20 aldera, kamioi baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Arrontegiko zubian, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Horrek trafikoa zaildu du Txorierriko igarobidean, baita Artatzan ere. 

Ordu honetan (14:21) 5 kilometroko auto ilarak daude N-637 errepidean, eta ia 2 kilometrokoak Artatzan (Leioako errepidea).

Ezbeharrean bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Gizartea albisteak Eguneko albisteak Leioa bideoak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Txorierriko igarobidea