Gizartea -

erreskateak

Bost gipuzkoar erreskatatu dituzte Aragoiko Pirinioetan

Lau gazte harkaitzetan harrapatuta geratu ziren ibilbidean galdu ostean, eta bosgarren gizon bat bero-kolpe baten ondorioz artatu zuten.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bost pertsona erreskatatu zituen atzo, asteazkena, bi operaziotan, Aragoiko Pirinioetako leku ezberdinetan.

Lehenengo erreskatea 12:20 inguruan izan zen. 23 eta 24 urteko lau gazte gipuzkoar oso lur-eremu nahasi eta malkartsu batean harrapatuta geratu ziren, Garmo Negro gailurra jaisteko bidean galdu ondoren. 

Gero, 56 urteko gizon bat osasun-zentro batera eraman behar izan zuten, bero-kolpe baten ondorioz. Mendizalea Forau de Aigualluts ibilbidea egiten ari zen, Pirinioetako Benasque udalerrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Mendizaleen istripuak Zer gertatu da gaur Aragoiko Pirinioetan?