Gizartea -
Trafikoa
Ilarak sortu dira A-15ean, Villabona parean, auto batek su hartu duela eta
Hasiera batean errepidea guztiz itxi dute, baina jada zabalik dago Irungo noranzkoa eta errei bat Iruñekoan.
EITB Media
Matxura bat tarteko, auto batek su hartu du gaur A-15ean, Villabona (Gipuzkoa) eta ilarak sortu dira inguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 13:15ean jazo da, Iruñeko noranzkoan zihoan auto batek su hartu duenean. Suhiltzaileek sutea itzali bitartean, errepidea guztiz itxi dute eta pilaketak sortu dira, bereziki Iruñean. Dena dela, laster zabaldu dute Irungo noranzkoa, eta handik gutxira, Iruñeko bidean errei bat ireki dute.
Ilarak sortu dira, iturrion arabera.
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea