Gizartea -
Hondartzak
Bizkaiko hainbat hondartzatan bandera gorria dago, karabela portugaldarren presentziagatik
Zehazki, marmoka faltsu horiek antzeman dira Arrigunagan (Getxo), Barinatxen (Getxo-Sopela) eta Arriatera-Atxabiribilen (Sopela). Gorrondatxen (Getxo) ere abisua eman dute izaki horien presentziagatik, baina bandera horia jarri dute.
EITB MEDIA
Bizkaiko hiru hondartzak dute bandera gorria marmokengatik, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez: Arrigunaga, Getxon; Barinatxe (Getxo-Sopela) eta Arriatera-Atxabiribil, Sopelan. Era berean, Getxoko Gorrondatxe hondartzan bainuan kontuz ibiltzeko gomendatu dute.
Beste hiru hareatzek ere bandera gorria dute, baina kasu honetan olatu handiengatik: La Arena (Muskiz), Bakio eta Ea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea