Gizartea -
Gipuzkoa
Aretxabaletako auzokide bat ospitaleratu dute, bere pisuko sukaldean izandako sute baten ondorioz
Suak kalte larriak eragin ditu etxebizitzako sukaldean, eta kez inguratu du eraikina.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aretxabaletako auzokide bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute bere pisuko sukaldean sute bat izan ostean.
Suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak aditzera eman dutenez, sugarrak 13:00ak aldera hasi dira Bedarretako San Migel auzoko etxebizitza batean.
Suak kalte larriak eragin ditu etxebizitzako sukaldean, eta kez inguratu du eraikina. Hasiera batean, bizilagunak etxetik atera dituzte, baina ezbeharrik gabe itzuli ahal izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea