Gizartea -

Lan baimena

Suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak

Legez besteko proposamena aurkeztu zuen Mas Pais alderdiak horren harira. Gehienez hamabost eguneko lan baimenak proposatzen zituen, betiere, laguntza jasotzen duenaren soldata txikitu gabe.

Suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak. EFE
Suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak
Suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu, Mas Paisek proposatuta otsailaren 23an Kongresuan onartu zuten legez besteko proposamenari erantzunez, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak eta Iñigo Errejonen alderdiak aurreratu dutenez.

Gizarteratze ministro Jose Luis Escriva eta Mas Paiseko bozeramaile Iñigo Errejon bart bildu dira baimen hori martxan jartzeko beharrezkoak diren ildoak zehazte aldera.

Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin aztertuko du orain lan baimena nola ezarri, "hur-hurreko suizidioa aurreikusten den egoeretan biktimek gertukoen laguntza eta zaintza izan dezaten".

Proposamenaren arabera, gehienez hamabost eguneko iraupena izango luke baimenak, eta ez luke soldatan eraginik izan beharko.

Iaz, Espainiako Estatuan, heriotza ez naturalen artean nagusi izan zen suizidioa. Guztira, 4.003 pertsonak egin zuten bere buruaz beste.

Mas Paiseko iturriek esan dute frogatuta dagoela erabat garrantzitsua dela suzidatzeko arriskuan dauden pertsonek ingurukoen laguntza izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Más País