Gizartea -

BIZKAIA

Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu dute egoiliar baten etxean lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak ikerketa abiatu du beste lapurreta batzuekin lotura izan dezakeelakoan.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu du, egoiliar baten etxebizitzan lapurreta egin zuelakoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak abenduan atxilotu zuen gizona, egoiliar baten etxean lapurreta egitea leporatuta.

Abenduaren 12an salatu zuen egoiliar baten senide batek lapurreta Ertzaintzaren aurrean, eta orduan abiatutako ikerketaren ondotik, Ertzaintzak Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu zuen. Halaber, beste lapurreta batzuekin izan dezakeen lotura ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Egoitza geriatrikoak Adinekoei buruzko albisteak