Gizartea -
Uraren Nazioarteko Eguna
Lau pertsonatik batek ur eskasia pairatzen du munduan
NBEk argitaratu duen txosten baten arabera, ur eskasiaren bilakaerak goranzko joera izango du, eta kaltetutako biztanleen kopurua bikoiztea espero da. Gainera, Garapen Jasangarrirako 6. helburua betetzeko, inbertsioak laukoiztu egin beharko dira.
EITB Media
Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Egunean, Nazio Batuen Erakundeak baliabide hidrikoen inguruko ikerketa bat argitaratu du. Horren esanetan, munduan lau pertsonatik batek (2.000 milioi pertsona) ur eskasia pairatzen du. Gainera, 2050. urterako, 2016an kaltetutako hiri-biztanleria bikoiztea eta 930 milioi pertsonatik 1.700-2.400 milioira igarotzea espero da. Uraren kudeaketak Garapen Jasangarrirako Helburu gehienei eragiten badie ere, lotura zuzena du 6. helburuarekin, Ur Garbia eta Saneamendua izenekoarekin. Txostenak ondorioztatu duenez, hori lortzeko, inbertsioak laukoiztu egin behar dira.