Gizartea -

Trafikoa

Hiru pertsona hil dira, tartean bi legazpiar, Lleidan gertatutako istripu batean

Ezbeharra goizaldean gertatu da La Fuliola herrian, orotariko ibilgailu batek eta kamioi batek talka eginda. Istripua bidegurutze "gatazkatsu" batean gertatu da, ez da bertan istripu larria gertatzen den lehenengo aldia.

Kamioiaren gidariak negatibo eman du alkohol kontrolean. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia
Kamioiaren gidariak negatibo eman du alkohol kontrolean. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia
Hiru pertsona hil dira, horietako bi euskal jatorrikoak, Lleidan izandako trafiko istripu batean

0:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira La Fuliolako (Lleida) C-53 errepidean gertatutako trafiko istripu batean, orotariko ibilgailu batek eta kamioi batek talka eginda. Esquadra Mossoek eta Jaume Ferrer herriko alkateak baieztatu dutenez, hildakoen artean euskal jatorrizko 42 eta 45 urteko bi gizonezko daude, eta EITBk jakin ahal izan du legazpiarrak direla biak.

Esquadra Mossoek goizaldean jaso dute istripuaren berri, "stop" seinale bati jaramonik ez egiteagatik lur orotako ibilgailu batek eta kamioi batek talka egin dutenean.

Ezbeharrean 28 urteko emakume bat eta 42 eta 45 urteko bi gizon euskal herritar zendu dira. Dirudienez, bi euskaldunek asteburua eman behar zuten hildako emakumearen senarra bisitatzen, istripu hilgarria izan dutenean.

Marcel Pujol Castellserako (Lleida) alkateak azaldu du ezbeharra gertatu den bidegurutzea "gatazkatsua" dela, eta ez dela bertan istripu larria gertatzen den lehenengo aldia. Hain zuzen ere, aurreko astean Kataluniako Gobernuko Mugikortasun diazkariarekin bildu omen zen bertan biribilgune bat eraikitzearen inguruan hitz egiteko.

Esquadra Mossoek baieztatuta, kamioiaren gidariak negatibo eman du alkohol kontrolean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Katalunia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak