Gizartea -

indakeria matxista

Indarkeria matxistari buruzko Euskadiko akordio berriak biktimen beharrak erdigunean jarriko ditu

Erakundeek gaur eguerdian adostu dute 2001ean lehen aldiz sinatu zen akordioaren hirugarren testua. Aurrerapausoa ekarriko du arreta integralago eta pertsonalizatuago baterantz, baita birbiktimizazioa saihesteko ere.

Greba feminista en Bilbao. Foto de archivo: EFE
Greba feminista en Bilbao. Foto de archivo: EFE
Greba feminista en Bilbao. Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal erakundeek, Emakunderekin batera, astearte honetan onartu dute Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko III. Akordioa. Itun hori 2001ean sinatu zen lehen aldiz, eta 2009an eguneratu zen. Tratu txarren eta sexu erasoen biktimen arretan inplikatuta dauden erakundeen arteko koordinazioa lortzea du helburu, biktimen beharrak erdigunean jarriz.

Testu berri horrek indarkeria matxista mota guztiei egingo die erreferentzia, ez bakarrik bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriari edo familia barrukoari eta sexu indarkeriari. Emakumeak, haien seme-alabak eta inguruko beste pertsona batzuk ere biktima gisa aitortu nahi ditu.

Berrikuntzen artean dago, baita ere, kasuen atzemate goiztiarra; izan ere, akordioak eremu eta sistema guztietako erakunde ororen proaktibitatea sustatzen du, eta erakunde sinatzaileen konpromisoak zabaltzen ditu emakume biktimei arreta ematen dieten profesionalen prestakuntzari dagokionez.

Datorren astean, Gobernu Kontseilutik igaroko da, eta prest geratuko da Kontseilua osatzen duten erakundeek ekitaldi publiko batean sina dezaten, lehendakaria buru dela.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak