Gizartea -

Nafarroa

Lagun bat hil da Baztanen mendi istripu baten ondorioz

SOS Nafarroak Twitter bidez jakinarazi du ezbehar hori, baina ez du horren gaineko xehetasunik eskaini.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da larunbat honetan Tuturru mendian, Baztanen, mendi istripu baten ondorioz, SOS Nafarroak Twitter bidez jakitera eman duenez.

Suhiltzaileak, Erreskaterako Talde Teknikoa, helikoptero bi, anbulantzia bat eta Pirinio Atlantikoetako Suteei Aurre Egiteko Erreskate Taldea mobilizatu dituzte ezbeharraren lekuraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa Baztan azken ordukoa Mendiko istripuak