Gizartea -

nazioartea

Mahsa Amini gogoan

Milaka irandar gerturatu ziren Mahsa Aminiren hilobira, gazteari gertatutakoa gogoratzeko. Poliziak presio handiz jokatu zuen bertaratu nahi zutenen kontra, baina ezin izan zituzten pilaketak ekidin.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den irailaren 16an Poliziak hil zuen Mahsa Amini agurtu nahi izan zuten atzo Irango Aichi hilerrian. Aldarrikapenak xii kulturan du oinarria; horretan, oso garrantzitsua da hildakoak gogoan edukitzea, eta dolua hil eta 40 egunera luzatzen da.

Fars hedabide ofizialaren arabera, 2.000 pertsona inguru gerturatu ziren 22 urteko neskaren hilobira. Bertaratu zen jendeak ateratako irudietan,  pilaketak ikusten dira, eta trafikoan ere eragina izan zuela ikus zitekeen.

Gazte irandarra hil zenetik, protesta ugari egin dira, baina atzokoa beste guztiak baino handiagoa izan zen.

"Emakumea, bizitza, askatasuna", "askatasun, askatasuna, askatasuna" eta "diktadorearen heriotza" oihuak entzun ziren jendetzaren artean.

Aminiren jaioterrian, liskarrak egon ziren Poliziarekin, baina hedabide ofizialen arabera, "gatazka batzuk izan ziren han-hemen". Hengaw GKE kurduak, baina, adierazi zuen Poliziak gas negar-eragileak eta armak erabili zituela.

Protestak ez ziren Aminiren hilobiaren inguruan soilik egin, Asiako beste gune batzuetan ere, aldarrikapenak egin ziren.

Gerturatu zirenen gehiengoa emakume gazteak izan ziren, eta Gobernuari kontra egiteko, kultura islamikoaren sinbolo diren beloak erre zituzten.

Mobilizazioak Poliziaren presentziarekin batera hazten joan ziren. Gune gatazkatsuena unibertsitateak izan ziren.

Irango Gobernuak zehapenak ezarri zizkien 8 pertsonari, horien artean, Javier Zarzalejos, Hermann Tertsch eta Alejo Vidal-Quadras espainolei. Gainera, Europako 12 elkarte ere zigortu zituen terrorismoa eta talde terroristak babesteko nahita egindako ekintzak zirela uste dutelako. Gobernuak adierazi zuen zigorrak Europar Batasunak ezarritako neurriei erantzuteko jarri zituztela.

Irango gobernuak adierazi zuenez, aipatutako zigorrak terrorismoari eta talde terroristei laguntzeko, terrorismoa sustatzeko eta bultzatzeko, eta indarkeria eta gorrotoa zabaltzeko nahita egindako ekintzengatik jarri zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Iran