Gizartea -

TRAFIKOA

Arlabango portua itxita egongo da urriaren 12ra arte errepidean egiten ari diren lanengatik

Urriaren 12ko 20:00ak arte ibilgailuek eta txirrindulariek ezingo dute bertatik igaro.

Arlabango portua, izoztuta. Artxiboko argazkia: Iñaki Jauregi Bidaburu
Arlabango portua, izoztuta
Arlabango portua, izoztuta. Artxiboko argazkia: Iñaki Jauregi Bidaburu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik hasi eta urriaren 12ra arte itxita egongo da Debagoiena eta Gasteiz lotzen dituen Arlabango portua (GI-627). Bidea egonkortzeko lanak hurrengo asteazkenera arte (20:00ak) luzatuko dira.

Dena dela, moztutako errepide zatiaren barruko joan-etorriak baimenduta egongo dira.

Gainerakoan, AP-1 errepidea edo GI-3310 errepidea (Eskoriatzatik Leintz Gatzagara) erabiltzea gomendatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Eskoriatza albisteak Debagoiena gaur