Gizartea -

Indarkeria matxista

Gipuzkoako serie bortxatzaileak, epaiketaren hasieran, ukatu egin du egozten zaizkion hiru erasoak egin izana

Prozesatuak musukoaz aurpegia erdi estalita eta hankak ia erdiraino estaltzen zizkion beroki luze bat soinean agertu da epailearen aurrera. Ziurtatu du bera ezin dela izan bi saiakera eta sexu eraso kontsumatu horien egile, gertatu ziren datetan Euskaditik "kanpo" zegoelako ama bisitatzen.

Gaurko epaiketaren argazkia bat. EFE
Gaurko epaiketaren argazkia bat.
Beasaingo serie bortxatzaileak beste hiru eraso ukatu ditu

01:14

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako serieko bortxatzaileak, lehendik ere 12 eta 9 urteko espetxealdiarekin zigortua Beasainen eta Lasarte-Orian egindako bi bortxaketengatik, "irmoki" ukatu du Tolosan, Andoainen eta Anoetan egindako beste hiru sexu erasoren erantzulea izatea.

Auzipetuak astelehen honetatik asteazkenera arte Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egiten ari den epaiketaren lehen saioan deklaratu du. Abokatuak egindako galderei baino ez die erantzun, eta uko egin dio Fiskaltzak eta hiru biktimek osatzen duten akusazio partikularrak prestatuta zituzten galderei erantzuteari. 

Prozesatuak musukoaz aurpegia erdi estalita eta hankak ia erdiraino estaltzen zizkion beroki luze bat soinean agertu da epailearen aurrera. Ziurtatu du bera ezin dela izan bi saiakera eta sexu eraso kontsumatu horien egile, gertatu ziren datetan "kanpoan" zelako, ama bisitatzen.

Auzipetuaren deklarazioaren ostean, biktimen deklarazioei ekin dieta. Epaiketa ateak itxita ari dira egiten, akusazio partikularraren abokatuak, Clara Campoamor elkarteko Cristina Ramosek, hala eskatuta. 

Fiskaltzak 28 urte eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, bortxaketa-delitu bat eta bi bortxaketa-saiakera egotzita.

39 urteko akusatua 2019ko uztailaren 19an atxilotu zuten Lazkaon, sei egun lehenago Beasainen bortxaketa bat egiteagatik. Ikerketari esker, susmagarri hori atxilotu ahal izan zuten, izan ere, 2012tik Gipuzkoako hainbat lekutan sexu-delitu ugari egin zituen susmoa zegoen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak