Gizartea -

ESPAZIOA

Pertseidek zerua argituko dute ostiral honetan

Pertseidak abuztuaren 12an ikusi ahal izango dira hobekien; beraz, 12tik 13rako gaua izango da fenomeno natural hori ikusteko une aproposena. Hala ere, Ilargi betearen argiak eragina izango du pertseiden ikusgarritasunean.

"Done Laurendiren malkoak" izenarekin ere ezagutzen da fenomenoa. Argazkia: EFE.
"Done Laurendiren malkoak" izenarekin ere ezagutzen da fenomenoa. Argazkia: EFE.
"Done Laurendiren malkoak" izenarekin ere ezagutzen da fenomenoa. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten, pertseidak abuztuaren 12an, ostirala, ikusi ahal izango dira hobekien; beraz, 12tik 13rako gaua izango da fenomeno natural hori gozatzeko une aproposena.

Izar-jasa urtero abuztuaren erdialdera gertatzen den meteoro-jasa da, eta horren aktibitate goreneko unea abuztuaren 10aren inguruan izaten denez, "Done Laurendiren malkoak" izenarekin ere ezagutzen dugu fenomenoa, izen bereko martiri espainiarraren jaiegunean ikusi ohi baitira gehien.

Pertseidak ipar hemisferiotik ikus daitezke udan. Meteoro horiek segundoko 50 kilometrotik gorako abiadura eta orduko 200 meteoroko jarduera-tasa izan dezakete.

Espainiako Astronomia Behatoki Nazionalaren arabera, aurtengoa ez da urte ona izango pertseidak ikusteko, izan ere, Ilargi betearen argiak eragina izango du pertseiden ikusgarritasunean.

Zergatik gertatzen dira?

Kometek gas, hauts eta hondakin arrastoa uzten dute espazioan. Horrela, kometa bakoitzak bere arrastoa uzten du, kometa-zatiekin osatutakoa. Lurrak arrasto edo eraztun horietako bat aurkitzen duenean, zati batzuk bere grabitate eremuan harrapatzen ditu, abiadura handian sartzen dira Lurraren atmosferan, eta meteoro-jasa sortzen da.

Zer egin behar da pertseidak ikusteko?

Garrantzitsuena zeru iluna eskaintzen duen leku aproposa aurkitzea da, ahalik eta argi-kutsadura txikiena duena. Horrez gain, ikusmena oztopatzen duen objekturik ez duen leku bat aukeratu behar da, eta ez da optika-tresnarik erabili behar. Azkenik, gune ilunetara zuzendu behar ditugu begiak, Ilargiaren kokapenaren aurkako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Pertseidak Gertaera astronomikoak