Gizartea -

GASTEIZKO JAIAK

Martxan da Zeledonen jaitsiera balkoitik ikusteko 50 sarrera bikoitzen zozketa

Udalak 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu San Migel elizako balkoitik abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko Zeledonen jaitsiera ikusi nahi duten herritarrentzat.

2016ko Zeledonen jaitsierako irudiak
2016ko Zeledonen jaitsierako irudiak
2016ko Zeledonen jaitsierako irudiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 50 sarrera bikoitzen zozketan izena emateko epea zabaldu du astearte honetan, datorren abuztuaren 4an Zeledonen jaitsiera Gasteizko San Migel balkoitik ikusi ahal izateko. Seigarren aldiz emango du Udalak aukera hori; izan ere, tradizioz, agintari eta kargu publikoentzat gordetzen zen toki hori.

Uztailaren 19ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen izango ditu beste pertsona batekin joan ahal izateko. Izen-emateak web bidez eta 010 edo 945 161 100 telefonoan egin daitezke.

Uztailaren 22an, 8:30ean, San Martingo Bulego Teknikoetan zozketatuko dira gonbidapenak, eta saridunak NAN edo AIZ zenbakiarekin joan beharko dute sarrerak jasotzera uztailaren 26tik 29ra bitarte Turismo Bulegora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak