Gizartea -

San Fermin

San Fermin 2022: uztailaren 11ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago

Jendetza handia izan da Iruñean asteburuan, eta hiriak, nolabait, lasaitasun pixka bat berreskuratu du; nolanahi ere, egitarauak hainbat eta hainbat aukera ematen ditu gaur ere.

Astelehena da... baina sanferminetako jaietan gaude! Argazkia: EFE.
Astelehena da... baina sanferminetako jaietan gaude!
Astelehena da... baina sanferminetako jaietan gaude! Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitu egin da asteburua, eta Iruñeak, nolabait, lasaitaun pixka bat berreskuratu du. Baina, ez pentsa... San Ferminetako 2022ko egitarauak hainbat eta hainbat aukera eskaintzen ditu, oraindik ere, gozatzeko! Hemen da:

- 06:45: Dianak (Zapateria kaletik abiatuta)

- 08:00: Bosgarren entzierroa Hros. de D. Jose Cebada Gagoren zezenekin

- 09:30: Erraldoiak eta buruhandiak (konpartsaren irteera, Ezpeletaren jauregitik)

- 11:00:

· Haurren lore-eskaintza San Fermini (Aduanako zokoa)

· SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 11:10: Haurrentzako jarduerak (San Frantzisko plaza)

- 11:30:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

· Literatura ibilbidea

- 12:00:

· Musika kalean (irteera Udaletxeko plazatik eta Descalzos kaletik)

· Jota-soinuak (Sarasate pasealekua)

· Herri-kirolak (Foruen plaza) Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (kadeteak). Proba konbinatuen erakustaldia (kimuak, haurrak eta kadeteak).

- 12:30: Haurren Dantza Jaialdia (Gazteluko plaza)

- 13:00: Musika-bandak (Gurutzeko plaza)

- 17:30:

· Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-banden desfilea (Udaletxeko plazatik zezen-plazaraino)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 18:00:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

· Musika kalean (irteera Txapitela kaletik)

· Jota-errondak (Udaletxeko plaza)

- 18:30:

· Zezen-feriaren seigarren zezenketa (zezen-plaza)

· Literatura ibilbidea

- 19:00:

· Jon Delgado (Gazteluko plaza)

· Dantzak: Iruña Dantza Taldea (Sarasate pasealekua)

· Gazte eremua (Foruen plaza)

· Dantzaldia: Versus orkestra eta Nando DJ-a (Antoniutti)

· Cabaret Cuplé (Kondestable Civivoxa)

- 20:00:

· Kontzertua: Iratxe (Konpainia plaza)

· Txotxongiloak (Askatasun plaza)

· Dantzaldia: Niagara orkestra (Gurutzeko plaza)

- 21:00:

· Dantzaldia: gaita eta txistua (Gazteluko plaza)

· Kalejira-antzerkia (Karlos III.aren etorbidea)

- 21:45: Zezensuzkoa (San Domingo kalea, Udaletxeko plaza eta Kale Berria)

- 23:00: Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketa (Ziudadela)

- 23:30:

· Kontzertuak: Ben Yart eta FERNANDOCOSTA (Foruen plaza)

· Sound Fermin: Los 40 Classic (Gazteluko plaza)

· Dantzaldia: Niagara orkestra (Gurutzeko plaza)

· Kontzertua: Sean Clapis Brooklyn Trio & Antonio Serrano (Konpainia plaza)

· Dantzaldia: Versus orkestra eta Nando DJ-a (Antoniutti)

- 24:00: Musika kalean (irteera Kale Nagusitik)

Izan beti eskura sanferminetako egitaraua, osorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak