Gizartea -

San Fermin 2022

San Fermin 2022: uztailaren 7ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago

Uztailaren 7an San Fermin eguna da, eta sanferminetako bigarren eguna, Iruñean. Entzierroak hasiko dira, besteak beste.

8:00etan, uztailare 7an, lehen entzierroa izango da. Argazkia: EFE.
8:00etan, uztailare 7an, lehen entzierroa izango da
8:00etan, uztailare 7an, lehen entzierroa izango da. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fermin eguna, uztailaren 7an, 2022ko sanferminetako bigarren eguna da. Ikusi hemen, osorik, egun horretako jai-egitaraua.

- 06:45: Dianak (Txapitela kaletik abiatuta)

- 07:00: Zaldi-aziendaren feria (Agustindarren industrialdea)

- 08:00: Lehen entzierroa Nuñez del Cuvilloren zezenekin

- 09:30: Erraldoiak eta buruhandiak (konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik)

- 10:00: San Ferminen prozesioa eta meza (Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da.

- 11:00: SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 11:30:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 12:00:

· Musika kalean (irteera San Nikolas kaletik, Descalzos kaletik eta Labrit pilotalekutik)

· Musika klasikoko kontzertua (Sarasate pasealekua)

· Haurrentzako emanaldia (San Frantzisko plaza)

- 17:30:

· Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-banden desfilea (udaletxeko plazatik zezen-plazaraino)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 18:00:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 18:30: Zezen-feriaren lehen zezenketa (Zezen-plaza)

- 19:00:

· Mikel Lizarbe (Gazteluko plaza)

· Bertso-saioa (Sarasate pasealekua). Alazne Untxalo, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina

· Gazte eremua (Foruen plaza)

· Dantzaldia: La Resistencia Orkestra eta Lipe DJ-a (Antoniutti)

- 20:00:

· Kontzertua: Katanga Dub (Konpainia plaza)

. Txotxongiloak (Askatasun plaza)

· Dantzaldia: Azabache Orkestra taldea (Gurutzeko plaza)

- 21:00:

· Dantzaldia: gaita eta txistua (Gazteluko plaza)

· Kalejira-antzerkia (Karlos III.aren etorbidea)

- 21:45: Zezensuzkoa (San Domingo kalea, udaletxeko plaza eta Kale Berria)

- 23:00: Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketa (Ziudadela)

- 23:30:

· Kontzertuak: Ptazeta eta Ms. Nina (Foruen plaza)

· Sound Fermin: Mickey Pavon (Gazteluko plaza)

· Dantzaldia: Azabache Orkestra taldea (Gurutzeko plaza)

· Kontzertua: Trojan Soundsystem (Konpainia plaza)

· Dantzaldia: La Resistencia orkestra eta Lipe DJ-a (Antoniutti)

Hona hemen, osorik, 2022ko San Fermin jaietako egitaraua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak San Fermin jaiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak