Gizartea -
Gipuzkoa
Lortu dute Arastortzeko mendi-sutea itzaltzea
Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Foru Aldundiak berri eman duenez, itzalitzat jo dute larunbat honetan Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan (Gipuzkoa), piztutako mendi-sutea. Gauerditik kontrolpean zeukaten eta itzali dute dagoeneko.
Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.
Gipuzkoako Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako hainbat basozaintzako kide eta suhiltzaile izan dira bertan gau osoan. Lau basozain, suteak saihesteko bi baso-brigada eta bi parkeetako lau suhiltzaile-kamioi dabiltza lanean une honetan.
Sutea larunbat honetako 11:00ak aldera piztu zen, harkaitzez, sastrakaz eta zuhaitzez jositako Aitzarte izenarekin ezagutzen den zonalde oso malkartsu batean.