Gizartea -

TRAFIKOA

Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak zirkulazio aldaketak ekarriko ditu San Mamesen inguruan

Zirkulazioko aldaketak ekainaren 8a (asteazkena) eta 12a (igandea) bitartean egingo dira.

EITBk kontzertuaren zuzeneko emanaldia eskainiko du. Argazkia: EITB Media.
EITBk kontzertuaren zuzeneko emanaldia eskainiko du. Argazkia: EITB Media.
EITBk kontzertuaren zuzeneko emanaldia eskainiko du. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fito & Fitipaldis taldeak datorren larunbatean San Mamesen eskainiko duen kontzertuak zirkulazio aldaketak eragingo ditu futbol estadioaren inguruan asteazkenetik igandera, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Hurrengo kaleak itxiko dituzte:

- Larunbatean, 13:00etatik aurrera: Felipe Serrate, Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo zumarkalea (Sabino Aranatik), garajeetarako eta larrialdietako zerbitzuetarako izan ezik. Bilbobusek ibilbidea aldatuko du.

- Larunbatean, 14:00etatik aurrera: Ventosa bidea. Egoiliarrak Olabeaga aldapatik sartuko dira.

Ekainaren 11ko (larunbata) 18:00etatik ekainaren 12ko 02:00etara kale horiek guztiz itxiko dira.

Aparkalekuak hurrengo guneetan kenduko dituzte:

Felipe Serrate (estadioaren ondoan), ekainaren 8ko 20:00etatik ekainaren 12ko 08:00etara. Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo zumarkalea (Sabino Aranatik), zamalanak izan ezik, ekainaren 10eko 22:00etatik ekainaren 12ko 02:00etara.

Partida egunetan antolatzen den segurtasun-dispositibo bera izango da. Halaber, Udaltzaingoak goiko ordutegiak alda ditzake segurtasun arrazoiengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala albisteak Musika-kontzertuak Zer gertatu da gaur Bilbon? San Mames Barria Gizartea Bilbo erdialdea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Fito y Los Fitipaldis