Gizartea -

euskal satelitea

Euskal sateliteak laupabost urte emango ditu bereizmen handiko irudiak ateratzen

Eider Ocerin proiektua garatu duen ingenieretako batek azaldu duenez, lehen euskal satelitearen zeregina argazkiak ateratzea izango da, ingurumenari buruzko ikerketetan laguntzeko. 20:35ean abiatuko da gaur espaziora, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.

Eider Ocerín, hoy en el Campus de Leioa. Foto: EITB MEDIA
Eider Ocerín, hoy en el Campus de Leioa
Eider Ocerín, hoy en el Campus de Leioa. Foto: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdanetak, Lurretik kanpo bidaliko duten lehen euskal sateliteak, laupabost urte emango ditu gaurtik hasita, 500 km-ra dagoen orbita batean, bereizmen handiko irudiak hartzen, ingurumenari lotutako ikerketarako materiala biltzen. Jaurtiketa gaur izango da, Cañaveral Lurmuturretik, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-etik.

Hala adierazi du Eider Ocerinek, Satlantisen proiektuaren garatzaileetako batek, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean.

Ocerinen esanetan, Urdaneta sateliteak Lurrari bira emango dio 95 minutuan behin, hortaz, egunean 15 egunsenti ikusiko ditu. Une batzuetan argazkiak aterako ditu instalatuta eramango duen kamara optikoarekin eta, beste une batzuetan, gehien bat Ipar Poloaren parean dagoenean, datuak bidaliko ditu.

Behaketarako sateliteak auto, petrolio putzu, negutegi efektuak eragindako emisio eta uztaren egoeraren argazkiak, besteak beste, egingo ditu. Alegia, bere zeregina ingurumenari lotutako ikerketetan laguntzea izango da, Ocerinen hitzetan.

Urdaneta verá 15 amaneceres al día

Jaurtiketaren ostean, 8-09 minutu beharko ditu jardungo den orbitaraino, 500 km-ra, heltzeko, meteostat sateliteek ez bezala, horiek 16.000 km-ra jarduten baitira. Urdaneta beste satelite handiago baten barruan joango da espaziora, beste 50 bat sateliterekin batera. Satelite handiak heldu behar duen lekura heltzen denean, barruan dauzkan sateliteak askatzen hasiko da, banan banan, eta Urdaneta bosgarrena izango da.

Urdaneta Lurretik kanpo bidaliko duten lehen euskal satelitea da. Satlantisek ekoitzi eta EHUko Leioako Campusean garatu dute, Zientzia Parkean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Lur planeta gaur Unibertsoa albisteak