Gizartea -

Asteroideak

2009 FJ1 asteroideak ez du Lurrean talka egingo: bi milioi kilometrora igaroko da

2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.

Asteroide bat.
Asteroide bat.
Asteroide bat.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteotan "Lurraren suntsipena" iragarri duten titularrak bolo-bolo ibili dira. 2009 FJ1 asteroideaz aritu dira, maiatzaren 6an gure planeta jo dezakeena; izan ere, "Lurretik gertuko objektu" gisa sailkatu dute espazio-agentziek. Baina zer da egia honetan guztian? Hain berehalakoa al da asteroidearen inpaktua?

2009 FJ1 izan bada, baina arriskuaren ohartarazpenek ez dute inolako oinarririk. NASAk eta Europako Espazio Agentziak (ESA) asteroidearen jarraipena egin dute duela 13 urte, 2009ko maiatzean, aurkitu zutenetik. Gertu samar badabil ere, espazio-agentzia batek ere ez du ohartarazi datozen egunetan asteroideak talka egin dezakeenik.

Gainera, 10 eta 20 metro arteko diametroa duen asteroide bat besterik ez da; ez du inolako arriskurik eragingo. "Horrelako hainbat harri daude espazioan. Batzuk hurbil daude; beste batzuk, berriz, urrunago", argitu dute Iruñeko Planetariotik. 2009 FJ1ek talka egiteko probabilitatea 4000tik batekoa da, Lurretik bi milioi kilometrora igaroko baita.

Lurrean sartuko balitz, atmosferako goiko geruzetan desintegratuko litzateke ziurrenik. Iruñeko Planetarioak azaldu duenez, "oso deigarria da 'asteroidea' eta 'Lurra' esaldi berean entzutea, baina tamaina handiko asteroideengatik bakarrik kezkatu behar da". 2009 FJ1en kasuan, hondakinen batek atmosfera zeharkatzea lortuko balu, ziurrenik itsasoan eroriko litzateke, eta ondorioak ez lirateke "kezkagarriak" izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Meteoritoa gaur Lurra albisteak Gertaera astronomikoak Unibertsoa albisteak