Gizartea -

Mugikortasuna

Sagardotegi garaian Lurraldebusen gaueko erabiltzaileei "errespetua eta erantzukizuna" eskatu diete

Gipuzkoako Mugikortasun Sailak jakinarazi du sagardotegi denboraldia dela-eta eskainitako autobus zerbitzuetan "gorabeherak" izan direla.

Lurraldebusen autobus bat.
Lurraldebusen autobus bat.
Lurraldebusen autobus bat.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak errespetuz jokatzeko eskatu die Lurraldebusen gaueko zerbitzuen erabiltzaileei. Sagardotegi denboraldia dela-eta, autobus zerbitzuen eskaintza handitu dute, eta "gorabeherak" izan direla jakinarazi dute Aldundiko sail horretatik.

Larunbatean, Andoain eta Donostia lotzen dituen BU40G lineako gidari batek Ertzaintzari deitu behar izan zion segurtasun publikoko istiluak saihesteko. Gertakari horren aurrean, "errespetua eta erantzukizuna" eskatu du Mugikortasun Sailak; are gehiago, gidariei "gizalegez" lan egiten uzteko eskatu die erabiltzaileei, egoera "desegokiak" kudeatu behar izaten baitituzte.

Eskaria handitzeko aukeraz jabetuta, otsailaren amaieratik aurrera Lurraldebusek Donostia–Astigarraga-Hernani zerbitzuak zabaldu zituen asteburuetan sagardotegi garaian. Zerbitzu gehigarri horiek Aste Santura arte izango dira martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia