Gizartea -

KORONABIRUSA

Lehendakariak eta LABIren batzorde teknikoak neurri gehienak mantentzea gomendatu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral arratsalderako deitu du LABIren bilera, covid-19aren aurkako egungo prebentzio-neurriak mantendu ala ez erabakitzeko. Gaur egungo murrizketak urtarrilaren 28ra arte daude indarrean.

LABI teknikoaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
LABI teknikoaren bilera
Urkullu lehendakaria egungo murrizketei eustearen alde agertu da

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABIk bilera egingo duen egunaren bezperan, gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden neurri murriztaileak mantentzea gomendatu dute LABIren batzorde zientifiko teknikoak eta Iñigo Urkullu lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral arratsalderako (16:30) deitu du Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bilera, koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko gaur egun indarrean dauden neurri murriztaileak mantendu ala ez erabakitzeko. Gaur egungo murrizketak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean.

Bilbon gaur goizean egindako ekitaldi batean lehendakariak adierazi duenez, pandemiaren bilakaera "positiboa" bada ere, egoera epidemiologikoak "zaila izaten jarraitzen du".

Lehendakariaren hitzetan, gaur egungo adierazleak abenduaren 28an LABIren Aholku Batzordea elkartu zenean baino okerragoak dira.

"Arrazoi hori dela eta, batzorde zientifiko-teknikoak neurriak indarrean mantentzea gomendatzen digu. Zuhurtzia eta zorroztasuna gomendatzen digute. Hori da nik ere aholkatzen dudana", gehitu du.

Aholku Batzordearen azken bilera abenduaren 28an egin zen. Besteak beste, ostalaritza goizaldeko ordu batean ixtea erabaki zuen, eta lokaletan edukiera % 60koa izatea, mahai bakoitzeko gehienez ere 10 laguneko muga ezarrita. Gainera, zutik kontsumitzeko debekua ezarri zuen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak COVID kasuak