Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Publikorako Batzordeak haurdunei hirugarren hiruhilekoa baino lehen txertoa hartzea gomendatu die

Era berean, haurdun dauden emakumeek eta haien ingurukoek infekzioa prebenitzeko neurriak indartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du batzordeak.

Emakume bat haurdun. Argazkia: Pixabay.
Emakume bat haurdun.
Emakume bat haurdun. Argazkia: Pixabay.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Publikoaren Batzordeak haurdun dauden emakumeen txertaketari lehentasuna ematea eskatu du, covid-19aren aurrean arrisku handiagoa dutelako. Hala, bigarren hiruhilekoaren amaiera baino lehenago txertoa hartzea gomendatu du, ordutik aurrera konplikazioak sortzeko aukera handiagoa baita.

Osasun Ministerioko eta erkidegoetako Osasun Publikoko zuzendari nagusiek hainbat aholku bildu dituzte Espainiako Mediku Elkarteen Federazioaren (Facme) laguntzarekin.

Batzordeak gogorarazi duenez, ez da bakarrik garrantzitsua emakumeak txertatzea, baizik eta bere inguruko pertsonak "behar bezala txertatuta egotea" ere ezinbestekoa dela azpimarratu du. Era berean, haurdun daudenek eta haien bizikideek prebentzio-neurriak indartzea gomendatzen da.

Agintariek berretsi dutenez, "ez dago kontraindikaziorik" hiruhileko bakar batean ere txertoa hartzeko, baina hirugarrena baino lehen hartzea gomendatzen dute, arazoak izateko arriskua murrizteko.

Hasiera batean, txertaketa-estrategiak hasieratik aintzat hartu zuen haurdun dauden emakumeei txertoa jartzeko aukera, gaixotasun larria garatzeko arrisku handiagoa dagoelako, batez ere gaixotasun larriarekin lotutako arrisku-faktore jakin batzuk dituzten emakumeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Txertoak albisteak Koronabirus-agerraldiak