Gizartea -

Senarra hiltzeagatik akusatuta

Akusatutako emakume baten abokatua: 'Gorputza deabruak hartuta zuen'

Akusazioak 25 urteko espetxe zigorra eskatu du Fatima E.K.rentzat. Defentsak ordea, 10 urtez psikiatriko batean sartzea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatima E.K.-ren, bikotekidea 30 labankadaz hil duelakoan akusatuta dagoen emakumearen, aurkako epaiketa hasi da, eta, bertan, bere bezeroak "haluzinazioak" zituela eta "gorputza deabruaren mende" zuela esan du abokatuak.

2010 urteko urtarrilaren 4an izan zen hilketa. Akusatua senarrarekin zegoen, Madrileko euren etxean. Emakumeak, orduan, atzetik kolpe bat eman zion eta garezurra hautsi zion. Ondoren, 30 labankada inguru jaso zituen biktimak, eta, Fiskaltzaren ustez, "beharrezkoa ez zen sufrimendua" eragin zion akusatuak."Neurrigabeko indarkeria" izan zen.

Eraso bikoitzaren ondorioz biktima hil egin zen eta Fiskaltzaren hitzetan, erasoa gertatu zen unean erasotzaileak desoreka psikotikoa zuen.

Egunean bertan, akusatua Poliziaren egoitza batera joan zen eta gertatutakoa kontatu zuen. Ordutik, behin-behineko espetxealdia ezarri diote.

Akusazioak 25 urteko espetxe zigorra eskatu du. Defentsak ordea, akusatuak "arazo psikiatrikoak" zituela argudiatu du eta psikiatriko batean sartzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea