Gizartea -

Uda

Larunbatean irekiko dituzte Bilboko kanpoko igerilekuak, txandekin eta hitzorduarekin

Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.

Errekaldeko kanpoko igerilekuak. Argazkia: Efe
Errekaldeko kanpoko igerilekuak. Argazkia: Efe
Errekaldeko kanpoko igerilekuak. Argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko kanpoko hiru igerilekuak (Artxanda, Errekalde eta Txurdinaga) larunbat honetan, ekainaren 12an, irekiko dituzte, bi berritasun nagusirekin: ordubete beranduago itxiko dituzte, 21:00etan, eta bi txanda ezarri beharrean, hiru egongo dira.

Udan bilbotarrek eremu seguruetan gozatzeko aukera izan dezaten, Bilboko Udalak aurreko udan ezarritako covid-19aren aurkako prebentzio neurri berberak jarriko ditu aurten.

Edukiera, ordutegia eta hitzordua

Igerilekura ahalik eta jende gehien joan dadin, hiru txanda ezarri dituzte, eta horietako bat aukeratu ahal izango da egun bakoitzean: 10:00etatik 13:30era, 14:00etatik 17:30era eta 18:00etatik 21:00etara. 

Gainera, Udalak jakinarazi du Bilbao Kirolakeko bazkideak soilik joan ahalko direla, eta sartzeko, hitzordua eskatu beharko dela Bilbao Kirolaken webgunean, 48 ordu lehenago.

Edukierari dagokionez, iazko murrizketari eutsiko diote, eta solariumaren eremua zatituta egongo da indibidualki, familientzat, taldeentzat edo mugikortasun arazoak dituztenentzat. Ez da gehienezko edukieraren erdia gaindituko.

Igeri egiteko espazioa kaleka egongo da banatuta, eta bakoitzean gehienez 4 pertsona egongo dira aldi berean, eta 45 minutuko mugarekin.

Igerileku txikiak jolaserako eta familientzat egongo dira bideratuta, eta Udalak gogorarazi du ezingo dela ez puxikarik ez ur-pistolarik erabili. 15 minutuz egon ahal izango da gehienez uretan.

Musukoa derrigorrezkoa izango da instalazioetan sartzeko eta uneoro erabili behar da, uretara bidean, uretan edo markatutako eremuan izan ezik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia Euskadin Uda Kiroldegiak albisteak Txurdinaga Artxanda albisteak